XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Hitz-ordena
1.0. SARRERA
Ezaguna da perpausaren barnean elementuak antolatzen direneko modua hizkuntza batetik bestera desberdina dela.
Fenomeno horretaz, aspaldidanik ohartu ziren hizkuntzalariak, eta hizkuntza batzuek beste batzuek baino hitz-ordena zurrunagoa dutela aipatzen da behin eta berriro.
Gertaera hori agerian uztearren, inguruan ditugun hizkuntzetara joko dugu: frantsesak eta ingelesak, adibidez, perpaus zuzenak gauzatzeko hitzen ordenaketa konkretua eskatzen dute
Hizkuntzen tipologian, ordenaketa askea edo zurrunaz gain, subjektua (S), objektua (O) eta aditza (V) elementu garrantzitsuenen antolaketa kontutan hartzea erabaki da konbentzioaz, nolabaiteko sailkapen operatiboa gauzatu ahal izateko.
Horrela ba, hizkuntzak, oinarrizko antolaketa linealaren
Euskararen kasura hurbilduz, perpausaren elementuen ordenaketa askea dela esan dugu; horrela, aurreko hiru elementuen edozein antolaketa onargarria izango da hasiera batean behintzat.
Hala ere. hizkuntzalariek oinarrizko ordenaz edo